Bihar ostirala mahaingurua antolatu dugu Hiru Erregeen Hotelean 18:00tan "Nafarroatik Euskal Herrira, bil gaitezen" izenburupean. Bertan parte hartuko dute Aralarreko Txentxo Jimenezek, Eusko Alkartasuneko Maiorga Ramirezek eta Ezker Abertzaleko Xanti Kirogak. Hiru bozeramaile politikoekin batera Bakartxo Ruizek dinamizazio lanak burutuko ditu.
Mahainguruak bi atal izanen ditu. Lehenengo zatian Bakartxo Ruizek 3 galdera botako die bozeramaileei eta beraiek denbora tarte zabal baina mugatu bat izanen dute erantzuteko. Bigarren zatian, ordea, herritarrek hartuko dute hitza eta herritarrek beraiek izanen dira bozeramaileei galderak egiteko ardura izango dutenak.
Baina mahaingurua ez da Hotelean geratuko, izan ere Bil Gaitezen herri ekimenak Nafarroan.com eta Apurtu.org webguneekin elkarlanean mahaingurua zuzenean internet bidez emitituko baitute. Modu honetan, bi webgune horietan mahaingurua zuzenean ikusteko aukera izanen da, eta aurrerantzean ere grabatuta izanen da hura ikusteko aukerarekin.
Mahainguruko kuña:

0 iruzkin/comentarios:
Publicar un comentario en la entrada